Igandea dantzatzeko eta gozatzeko da! Swinga Bilboko Berreginen Museoaren jabe egingo da, zuzeneko musikarekin

Ekainaren 10ean, Bizkaiko erakundeak Swing Museoan! jarduera arrakastatsua eskainiko du beste behin ere, eta artelanen artean dantzaz zein zuzeneko musikaz gozatzeko aukera eskainiko du

Oraingoan, jarduera BLV-ARTek prestatutako egitarauaren parte izango da

 

Duela hilabete batzuk inork ez zuen pentsatuko Bilboko Berreginen Museoak eta Swing Side Bilbao elkarteak elkarrekin bultzatutako ekimenak horrenbesteko arrakasta izango zuenik.Orain, Swing Museoan! uriko plan nagusietako bat da.Jarduera doakoa da, eta hileko bigarren igandean egiten da, 11:30etik 13:30era bitartean. Parte-hartzaileei dantzaz eta musikaz leku paregabe batean gozatzeko aukera ematen die, oraingo honetan, zuzenean.

 

Oraingoan, swinga BLV-ARTen eskutik iritsiko da Museora. Bilboko Udalak antolatutako BLV-ART jaialdiak ekintzaz eta abangoardiako adierazpenez betetzen du Bilbo Zaharra.

 

Museoko eskulturek zaintzen dute parte-hartzaileek ematen duten swing (1920. amaieran Estatu Batuetan sortutako genero musikala) pauso bakoitza. Bilboko Berreginen Museoa Mariaren Bihotza elizan dago, eta egunez egun gero eta dantzari gehiago bertaratzen dira ekitaldira.  

 

XX. mende hasierakoak izan arren, swingetik eratorritako dantzak guztiz boladan daude. Ez da dantza hutsa: horren atzean, komunitate bat dago, bai eta oso osagai sozial zabala ere, non jendea musikaren eta dantzaren bitartez komunikatzen baita, uneak partekatzeaz gain.

 

Swing Museoan! ekimena dantza egiteko eta swing musika sustatzeko etorri da, baina, baita dantza bere habitatetik ateratzeko eta testuingurutik kanpora jartzeko ere: dantza kalera eramateko, edo, kasu honetan bezala, museo batera eramateko, eta pertsonen, artearen, musikaren eta dantzaren topalekua sortzeko.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest