Caostica lehen aldiz helduko da Bilboko Mariaren Bihotza plazan dagoen San Frantziskoko antzinako komentuaren aztarnategira

Espazioa Berreginen Museoak kudeatzen du, eta ateak irekiko dizkio Film Laburren eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdi ospetsuari, ekainaren 7an, 20:00etan

Sarrera doakoa da, lekuak bete arte

 

Aztarnategi arkeologikoa San Frantzisko auzoan dago, eta Berreginen Museoak kudeatzen du. Ekainaren 7an, 20:00etan, ateak irekiko ditu, Film Laburren eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdi ospetsuari hasiera emateko. Ekitaldia Bizkaiko erakundean egingo da, eta, bertan, jaialdiaren 16. edizioaren Sekzio Ofizialaren proiekzioaz zein Jessicaren kontzertu labur batez gozatu ahalko da.

 

Jarraian, Caosticak egun horretarako prestatutako egitaraua:

 

Green Day – Too Dumb To Die | Zuz.Joseba Elorza | Euskal Herria | 3´

Aprieta Pero Raramente Ahoga | Zuz.David Sañudo | Euskal Herria | 15´

Dinosaure | Zuz.Pierre Dugowson | Frantzia | 4´

Bendito Machine VI – Carry On | Zuz.Jossie Malis | Espainia | 14´

Versus | Zuz.Demetrio Elorza | Euskal Herria | 8´

Xatiro - Hoy no me apetece salir | Zuz.Unai Unda | Euskal Herria | 3´

I Love You | Zuz.Babak Habibifar | Iran | 10´

Count Your Curses | Zuz.Lorène Yavo | Belgika | 8´

Un Cuento Familiar | Zuz.José Corral Llorente | Espainia | 13´

Sons Of Aguirre & Scila - La Cigarra y La Hormiga | Zuz.Gerardo Santos & Victor Gómez | Espainia | 5´

 

Informazio gehiagorako, bisitatu www.caostica.com

 

Zain izango gaituzue!Ez ezazue galdu Bizkaiko espazio paregabe honetan egingo den ekitaldi hau ikusteko aukera!

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest