Euskal Museoak eta Berreginen Museoak Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute, jardueraz betetako jai batekin

Euskal Museoak ‘Funtsak bidaian doaz’ bisita gidatua eskainiko du maiatzaren 18an: 17:30ean (euskaraz) eta 18:00etan (gaztelaniaz)

Berreginen Museoak, bere aldetik, ‘Artelana bere testuinguruan’ zikloaren edizio bat antolatu du, Museoen Nazioarteko Egunera egokitutakoa: ‘Frejuseko Venus’, maiatzaren 17an, 18:00etan, eta, ‘Laocoonte Illegiora doa’ ikus-entzunezko bidaia, maiatzaren 18tik urriaren 14ra

Jaia biribiltzeko, Bizkaiko bi erakundeok ‘Hiperkonektatutako artelanak’ lehiaketa prestatu dute: parte-hartzaileek Instagram erabili beharko dute museo bien lanen arteko loturak egiteko

Doako jarduerak dira.Euskal Museoko bisita gidatuan parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, 94 415 02 31 telefonoan

 

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero.Oraingoan, jaiaren izena honakoa izango da: ‘Hiperkonektatutako Museoak: ikuspegi berriak, publiko berriak’.Hori dela eta, Euskal Museoak eta Berreginen Museoak kultur jardueraz betetako zenbait jardunaldi antolatzea erabaki dute.

 

Euskal Museoak ‘Funtsak bidaian doaz’ bisita gidatua eskainiko du maiatzaren 18an: 17:30ean (euskaraz) eta 18:00etan (gaztelaniaz).Ibilbide bat egingo da Museoaren bildumetan zehar, eta horien bidaiak azalduko ditu, museo barrukoak zein kanpokoak: nola sartzen diren, nola mailegatzen diren edo nola izaten diren erakusketa desberdinen parte.Bisita gidatuan parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, 94 415 02 31 telefono zenbakian.

 

Antolatutako beste jardueratako bat maiatzaren 17an egingo da, 18:00etan, Berreginen Museoan.Erakundeak ‘Artelana bere testuinguruan’ programaren edizio bat egingo du, Museoen Nazioarteko Egunera egokitutakoa, Frejuseko Venus gertutik ezagutzeko.Gainera, maiatzaren 18tik urriaren 14ra, ikus-entzunezko bidaia batez gozatzeko aukera egongo da, Laocoontek museoko bilduma dela medio Bilbotik Italiara egin berri duen bidaia azalduko duena bideo baten bitartez, artelana Illegiora nola mugitu den ikus daiteke, bertako Padre e Figli erakusketarako eramana.

 

Museoen Nazioarteko Egunaren inguruko jardueraz betetako agenda zabala osatzeko, erakunde biek Instagram sare sozialean egingo den lehiaketa bat proposatzen dute:‘Hiperkonektatutako artelanak’ izenburupean, bi museoek bisitariak bilduma deskubritzera joatera gonbidatzen dituzte, bai eta bi pieza aukeratzera ere (Euskal Museoko eta Berreginen Museoko pieza bana), horiek Instagramera igo ditzaten, #obrashiperkonektadas (#hiperkonektatutakoartelanak) traolaz.Parte-hartzaile guztien artean, museo bietako argitalpen/opari-sorta bat eta urtebeteko bazkidetza zozketatuko dira.

 

Euskal Museoak eta Berreginen Museoak antolatu duten jai kulturala galduko al duzu?Ospatu ezazu Museoen Nazioarteko Eguna.

 

Egun horretan eta asteburuan zehar Museorako sarrera doakoa izango da.

 

Datak agendan apuntatu, eta ez hutsik egin.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest