Otsailaren 14an, Maiteminduen Egunean, Bilboko Berreginen Museoa maitasun-istorio suntsitzailez beteko da

Erakundeak aldi baterako erakusketa bat dauka orain ikusgai Afrodita jainkosaren inguruan, eta hitzaldi bat antolatu du San Balendin egunean (18:00), haren seme Erosen izaerak eragiten zuen kaosari buruz hitz egiteko.

Jarduera doakoa izango da, eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea.

 

Antzinako greziarrek maitasunaren inguruko oso kontzeptu ezberdina zuten gaur egungoaren aldean.Hori dela eta, bihotzez, maitasun-geziez eta kupido garaikideez hitz egiten ez duten istorioekin ospatu nahi du aurten Bilboko Berreginen Museoak Maiteminduen Eguna.Horrela, Bizkaiko erakundeak hitzaldi bat antolatu du otsailaren 14rako, 18:00etan, Eros jainkoaren inguruan.Afroditarekin batera doan hego eta arkodun umearen irudia buruan badugu ere, bertsio ugari daude pertsonaia horren jatorri eta leinuari buruz.

 

Haren jatorriaren inguruko hainbat bertsioren berri izan badugu ere –ahoz kontatu ohi ziren eta oraindik ere kontatzen dira–, K.a. VI. mendean egiaztatu zen lehenengo aldiz Afroditaren (edertasunaren eta desioaren jainkosa) eta Aresen (gerraren eta indarkeriaren jainkoa) seme Erosen jaiotza.

 

Gaur egun Berreginen Museoan ikusgai dagoen Afroditari buruzko aldi baterako erakusketaren pausoei jarraituko die hitzaldiak; izan ere, greziarrentzat gaur egun esleitu nahi zaion izaera ez zeukan jainko batean jartzen du arreta.Haientzat, pertsonaia kontrolaezina zen, kaotikoa, suntsigarria, tupustekoa, traizioz erasotzen duena eta aurka egin ezin zaiona.

 

Lehenik eta behin, Erosen izaerari buruz hitz egingo da.Bere jatorri mitologikoa eta harekin lotura duten beste jainko batzuk.Ondoren, euren eguneroko bizitzekin erlazionatutako metaforen bitartez, greziarrek literaturan eta artean jainkoaren botere suntsitzailea adierazteko erabilitako moduan oinarrituko da hitzaldia.Jardunaldia amaitzeko, Afrodita-Venus eta Eros-Cupido pertsonaiek hizkuntza modernoetan utzitako arrastoari buruz hitz egingo da, sarritan erabiltzen diren terminoen bitartez.

 

Eros, deskubritzeko dagoen izaera daukan jainkoa.Izateko eta ekiteko era indartsu horretatik abiatuta, hainbat istorio kontatuko dira Bilboko Berreginen Museoko teknikari Itziar Martijak eskainiko duen hitzaldian.Zalantzarik gabe, istorio-zati horiei esker, Maiteminduen egun ospetsua beste era batera ikusi ahal izango dugu.Hitzaldiak ordubete iraungo du, gutxi gorabehera, eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea.

 

Jarduera honen xedea da San Balendin Eguna beste era batera ospatzea, arte klasikoari buruz gehiago ikasiz, eta eguna Museo honek gordetzen dituen piezekin maiteminduta amaitzea.

 

Ekitaldiaren inguruko informazioa

•           Eguna:2018ko otsailaren 14a

•           Ordua: 18:00

•           Lekua:Bilboko Berreginen Museoa (San Frantzisko kalea 14)

•           Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest