2017ko Gabonetako tailerrak arrakastatsuak izan dira

Euskal Museoak eta Berreginen Museoak beste urte batez lortu dute Gabonetako jardueretan plazak erabat betetzea

 

Oporraldi bete-betean, eta Olentzeroren bisita jaso eta egun gutxira, etxeko txikienek aukera izan dute Bilboko Euskal Museoak eta Berreginen Museoak antolatutako Gabonetako ohiko tailerrez gozatzeko.Oraingo honetan, oso lurrin pertsonala prestatu dute Afroditaren begiradapean, San Frantziskoko komentuko aurrietan indusketa lanak egin dituzte, lore bat landatu dute Berreginen Museoan, eta, are gehiago, Gabonetako mahaia prestatzen ikasi dute Euskal Museoan.Hori guztia, Museoko langileen eskutik erakunde bien bilduma ezagutzen zuten bitartean.Guztiek ikasi dute jolastuz, eta berriro etortzeko gogoz joan dira. Laster ikusiko dugu elkar, lagunak!

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest