BILBAO BLACK EXPERIENCE Berreginen Museoan. Gau Irekiaren seigarren edizioak 100 gizarte eta kultura aktibitate baino gehiago eskainiko ditu egun berean San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetan

BILBAO BLACK EXPERIENCE. Black Music & Kultura Festival 2017
    Alain Concepción & the Soul Men

16/12/2017

20.00

Berreginen Museoan

 

Sarean Elkarteak abenduaren 16an Gau Irekia gizarte eta kultura festa antolatuko du, Bilboko San
Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetan. Egun berean eta doakoak diren ehun ekintza
baino gehiago egongo dira, hainbat diziplinetakoak: kontzertuak, antzerkiak, tailerrak, esposizioak,
performance-ak, kaleko artea eta aktibismoa.


Gau Irekia 2012. urtean jaio zen, helburu ezberdinekin. Alde batetik auzo hauetan dauden erakunde,
artista eta mugimendu kultural ezberdinak indarrean jartzea , eta bestetik bertako agente guzti
horien arteko erlazioak suspertzea.


Beste jaialdi askorekin alderatuz berezitasun garrantzitsu bat dauka Gau Irekiak, programazioa modu
parte-hartzailean antolatzearena hain zuzen. “Behetik” antolatzen den ekintza da, deialdi ireki baten
bitartez, non gizartearen edozein bakarkako edo kolektibok bere aktibitatea proposatu dezaken.
Festa honek, kultura ireki, parte-hartzaile eta solidarioaren apustua egiten du. Gau Irekia, Bilbon
urtean zehar ematen den kultura herrikoiaren erakustaldirik emankorrena izan daiteke.


Jarduerak eta Nobedadeak 2017
Gau Irekiak, bere seigarren edizioan, 100 parte-hartzailetik gora bilduko ditu 50 gune baino
gehiagotan (artistak, erakundeak, zein kolektibo ezberdinak). Espazio publikoak berebiziko garrantzia
hartzen du jaialdian: Doctor Fleming, Bilbo Zaharra eta Mariaren Bihotza Plazek (azkenengo hau
jaialdiaren epizentroa), kontzertuak, antzerkia edo dantza aktibitate ugari jasoko dituzte, eguerditik,
goizaldera arte.


Gau Irekiak mota guztietako guneekin kolaboratzen du, Espazio Instituzionalak; Berreginen Museoa
edo auzoetako Udaltegiak adibidez, baina baita taberna, denda eta edozein komertziorekin. Urtero
bezala, kolektibo kultural independente asko egongo dira programan (Okela, Consonni edo Pikara
Magazine adibidez) eta gizarte izaera zehatzagoa duten auzo elkarte eta GKE-ak baita.

 

Hiru auzoak guztiz murgiltzen dira jaialdian, horregatik ekintza oso ezberdinak suertatzen dira. Gau
Irekira hurbiltzen denak, adibidez, auzoko ile-apaindegi batean aktibitate bat ikusi dezake, baina baita
modan dagoen taberna batean ere, edo normalean itxita dagoen pintore baten tailerrean.


Aurten, berebiziko garrantzia eman zaio kreazio artistikoan sortzen diren prozesuei. Jaialdian
eskaintzen diren aktibitateak laburrak eta galkorrak ematen dute, baina hilabete askotako lana eta
zaintza daramate atzean. Horregatik, artista edo talde batzuen prozesuak jarraitu ditugu, beraien
kontaketa sakon bat egin eta daukaten garrantzia azpimarratzeko.


Adibidez, auzoan bizi den aneguria rap abeslariak eta Jesús Arturo Ara kantautore eta gitarristak
elkarrekin egin dute lan hainbat saioetan, “Yo me doy el tono” abestia sortzeko. Prozesu osoa
TwoBaskos kolektiboak filmatu du, eta emaitza Gau Irekian bertan aurkeztuko da bideo labur baten
formatuan.


Gau Irekia 2017ko programazioan, aberastasun interkulturala, euskararen presentzia edo
disiziplinen aniztasuna bereizten dira.


Musika afrikarra presente egongo da, folkloretik estilo garaikidera, Yoruba & Friends, Novisi
Percusión, edo Betto Snay raperoren eskutik. Parte hartuko dute baita Madrileko Afroconciencia
kolektiboaren kide diren Yeison García López eta Lucía Mbomio, beraien liburuak aurkeztuz.


Gainera, adin guztietako publikoentzako lekua egongo da. Txikientzako ekintzak, Txaloka edo
Olentzeroaren Sekretua antzerki-lanak adibidez, eta adinekoak kontuan hartzen dituztenak baita,
Mama Crea taldeak Igurco Bilbozahar erresidentzian egingo duena esaterako.


Gau Irekia festa ere badenez, kulturaren alde ludikoa ospatzeko parada egongo da. Goizaldera arte
dantzatuko dugu Yellow Big Machine, Rrucculla, Mazmorra eta Arrakala taldeekin, edo Bilbao Black
Experience jaialdiaren kontzertuekin.


Sarean Kultur Elkartea
Sarean, auzokideen topaketarako gune bat da, kultura-adierazpen orori irekia, gizarte kohesioa eta
garapen komunitarioa indartzeko. 80. hamarkadatik auzo hauetan eman den mugimendu auzotar eta
artistikoaren emaitza delarik.


Sarean elkartearen topagunea Mariaren Bihotza Plazako bere lokala da, non azken bi urte hauetan
hasiberri duen garaian, 400 ekintza baino gehiago antolatu dira: kontzertuak, antzerkiak, tailerrak,
erakusketak, hitzaldiak, performance-ak etabar.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest