Etxeko txikienek sukaldari edo arkeologo izateko edota maitasunaren jainkosa ezagutzeko aukera izango dute haurrentzako Gabonetako tailerrean, Euskal Museoaren eta Berreginen Museoaren eskutik

Abenduaren 26, 27 eta 28an, bi museoak haurrentzako jardueraz bete ohi dira, eta, azkenean, jakinarazi dute zein den aurtengo sorpresa: parte-hartzaileak chef bihurtuko dira, Gabonetako euskal plater tipiko bat prestatzeko. Gainera, abentura sinestezinak biziko dituzte aurrietan indusketak eginez, eta maitasun istorioak ikasiko dituzte Afroditarekin

 

Euskal Museoak eta Bilboko Berreginen Museoak sorpresa bat zeukaten gordeta haurrentzako Gabonetako tailerrari dagokionez, eta gaur argitu dute: Gabonetako euskal plater bat prestatzea; San Frantziskoko komentu zaharreko aurriak bisitatzea eta indusketa batean parte hartzea, eta gertutik ikustea Afrodita maitasunaren jainkosa. Horiexek dira parte-hartzaileek egin ahal izango dituzten jardueretako batzuk. Programa dibertigarria da, eta asko gozatuko dute.

Tailerrari buruzko informazio guztia hemen aurki dezakezu: http://bit.ly/2moBtJx eta http://bit.ly/2zCbe7z

 

Oinarrizko informazioa

Haurrentzako Gabonetako tailerra

Eguna: 2017ko abenduaren 26, 27 eta 28a

Ordua: 10:00etatik 13:30era

Lekua: Euskal Museoa/Berreginen Museoa/San Frantziskoko komentuaren aurriak

Prezioa: 3 € eguneko, haur bakoitzak

Aurrez eman behar da izena: 94 415 54 23

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest