Bilboko Berreginen Museoak 11 urte beteko ditu Bilbo Zaharrean, kandelekin soilik argiztatuta

Bisita berezi hau azaroaren 21ean izango da, 18:00etan. Afrodita jainkosaren hainbat alderdi ikusi ahal izango dira, argiztapen ez-ohiko baten pean.Aldez aurretik egin beharko da erreserba, 94 415 31 78 telefono zenbakian

 

 2006ko azaroaren 21ean, Bilboko Berreginen Museoa ireki zen Mariaren Bihotzaren elizan, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babesari esker.11 urte geroago, Bilboko erakundea nabarmendu egin da, daukan jardun bizia dela-eta.Eskultura klasikoen kopiek osatutako erakusketa iraunkorra, aldi baterako erakusketak, Swing Museoan! eta Obra bere testuinguruan jarduera arrakastatsuak... Horiei esker, Berreginen Museoa kultur erreferentziako tokia bihurtu da.Espazio horretan, alderdi klasikoak (erakundearen ordezkari) bat egin du inguruko kultura aniztasunarekin, hainbat alorretan elkarrekin lan egitea sustatuta.

Auzoan eman dituen 11 urteak ospatzeko, Berreginen Museoak bisita berezia antolatu du, ‘kandelen argipean’.Hitzordua datorren asteartean izango da, azaroaren 21ean, 18:00etan, eta aukera emango digu Afrodita. Caos. Desioa. Sexo. Amodioa? aldi baterako erakusketan dauden maitasunaren jainkosak ezagutzeko, kandelekin soilik argiztatuta.Jainkosak eragindako pasioei buruzko testu klasikoen irakurketekin tartekatuko dira piezak, Itziar Martijaren eskutik.Istorio mitologiko sutsuak kontatuko dira, non jainkosak sorrarazitako desioa protagonista den, adibidez, jainkosaren jaiotza kontatzen duen ereserki homerikoa.

Parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, 94 415 02 31 telefono zenbakira deituta. Berreginen Museoak, jarduera honen bitartez, eskerrak eman nahi dizkie azken 11 urte hauetan zentrotik pasatu diren pertsona guztiei.Museoaren berezko erakusketa eta jarduerez gain, ehunka jarduera antolatzen dira bertan; horietariko askok lotura estua dute erakundearen kokalekua den auzoko bizitzarekin.Era berean, San Frantziskon eta Bilbo Zaharrean antolatutako kultur lehiaketa gehienen egoitza izan da museoa: Bilbo Zaharra, kulturarako zubia (ekimen horretako jarduerarik jendetsuena Tattoo Adicts izan zen), BAD, MEM Zinegoak eta Fair Saturday, adibidez.

Bestalde, ekitaldiak hartzeko espazio gisa, Museoak askotariko ekimenak hartu ditu: liburuen aurkezpenak, moda desfileak, zinema grabaketak, pintxoen aurkezpenak, hitzaldiak eta abar.

Oraingoan, kandelen argipean gozatuko dugu pastelaz.

 

‘Kandelen argipean’ bisitaren fitxa teknikoa:

Eguna:azaroak 21

Ordua:18:00

Lekua:Bilboko Berreginen Museoa

Prezioa:Dohainik

Aurretiazko inskripzioa: 94 415 02 31

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest