MUSIKA KORALEKO ETA INSTRUMENTALEKO HOGEI KONTZERTU INGURU EGINGO DIRA BILBOKO AUZOETAN URTEAREN AZKEN HIRU HILETAN (barikua, 2017/09/29. Berreginen Museoan)

Bilboko Udalak programazio oparoa bultzatu du abendura bitartean, besteak beste, Bilboko Udal Musika Bandaren eta Txistularien Bandaren kontzertuak, Akordeoien Orkestra Sinfonikoaren emankizunak Gabonetarako berariazko proposamenak izango ditugu.

Musika proposamen eklektiko hau entzuteko aukera Uriko zortzi barrutietan egongo da; Udala da sustatzaile nagusia, baina beste zenbait kultur erakundek ere parte hartzen du; izan ere, proposamen hau auzoetako musika-programazioa, Musikauzo, maiatzean eta ekainean egiten dena uriko barruti guztietan eta Auzoz Auzo, Bilbao 700 - III Millenium Fundazioak sustatutako ekimena, osatzera dator.

Horiek horrela, urte amaierarako programatutako jarduerek jarraipena izango dute hil honen amaieratik. Zikloari hasiera emateko, Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak Bilboko Udalaren laguntzarekin lau kontzertu antolatu ditu zenbait kokalekutan, eta amaierako saioa, urriaren 27an, Azkuna Zentroko Kulturen Atarian. Emanaldi guztiak barikuz izango dira, 20:00etik aurrera.

‘Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoa’

“Auzoko kontzertua”

Lekua: Artelan Berreginen Museoa (San Frantzisko, 14 San Frantzisko)

Eguna: barikua, 2017/09/29

Doako sarrera

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest