Ostegun honetan, Bilboko Berreginen Museoaren “Artelana bere testuinguruan” zikloko hitzaldian, San Frantziskoko lehengo Komentuko hondakin arkeologikoak izango dira protagonista

ARTELANA BERE TESTUINGURUAN BERRITUAK HARTU DU BILBOKO BERREGINEN MUSEOKO PROGRAMAZIO BERRIA

Programa honetan, hilean behin, Berreginen Museoko piezak aztertzen dira, doako hitzaldi eta bisita gidatu baten bitartez

Bizkaiko erakundeak lehen aldiz egingo du hitzaldi arrakastatsu hau berriki inauguratutako aztarnategian. Hitzaldi eta bisita bat eginda (irailaren 28an, ostegunean, 18:00etan, sarrera librearekin), aztarnategiaren erreferentzia historikoak aztertuko dira.

Ostegun honetan, hilaren 28an, hitzaldiak oso obra gonbidatu berezia izango du; hain zuzen ere, San Frantziskoko komentu izandako hondakin arkeologikoak. Horrelako jarduerei esker, hobeto ezagutu ditzakegu Bilboko Berreginen Museoaren bilduman dauden piezak edo, kasu honetan, lekuak. Bestalde, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia, museoaren patronoak, aipatu behar ditugu, babesa ematen baitiote museoan egiten diren proiektu guztiei. Hitzaldiak doakoak izango dira, eta 18:00etan hasiko dira.

Oraingoan, indusketan parte hartu duen Leandro Sánchez Zufiaurre arkeologoak aztertuko ditu XV. mendeko komentu frantziskotarreko hondakin arkeologikoak. Aztarnategi garrantzitsua da, eta iragan irailaren 21ean ireki zen publikoarentzat. Egun hartan, Bilbo Zaharreko hainbat elkartek izan zuten aukera espazio harrigarri hori lehen aldiz ikusteko.

Hitzaldira doazenek aukera izango dute auzoaren eta hiriaren historia eta kultura aberasten duen leku harrigarri horrekin gozatzeko. Hitzaldia aztarnategian bertan izango da, eta parte-hartzaileak denboran zehar egindako bidaia batean murgilduko dira.

Jarduera osatzeko, ibilaldia egingo da hondakinetatik; hortaz, gunea zuzenean ikusteko ez ezik, txoko guztiez hurbiletik gozatzeko aukera egongo da.

Dagoeneko, ziklo hau erreferentea da museoaren programazioren barruan, eta museoaren alderdi pedagogikoa eta kulturala sendotzen ditu.

Bilboko Berreginen Museoa 2006ko azaroan berrireki zen gaur egun dagoen tokian, hau da, Mariaren Bihotza eliza zegoen lekuan, eta Bizkaiko hiriburuko museoetan zaharrenetarikoa da. Orain dela 80 urte sortu zen, eta genero honetan dagoen onenetakoa da, ikusgai dauden erreprodukzioen aukeraketagatik zein kalitateagatik.

“ARTELANA BERE TESTUINGURUAN” ZIKLOA

•           Eguna: 2017ko irailaren 28a, osteguna

•           Ordua: 18:00etan

•           Lekua: San Frantziskoko lehengo Komentuko hondakinak

•           Sarrera librea; ez da aurrez erreserbatu behar.

Museoaren ohiko ordutegia:

•           Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara

•           Igandeak: 10:00etatik 14:00etara

•           Itxita: astelehenak eta jaiegunak.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest