San Frantziskoko lehengo komentuko hondakin arkeologikoak ikusgai egongo dira Bilbon, Berreginen Museoaren eskutik

Bizkaiko erakundeak –berau da bisitak kudeatzeko ardura duena– Bilboko auzo horretakoei emango die aukera lehen aldiz gune hori bisitatzeko, datorren irailaren 21ean

Bilboko San Frantzisko auzokoMariaren Bihotza Plazaren azpian altxor bat dago ezkutatuta, eta hemendik aurrera hara doan edonork ikusi ahal izango du. XV. mendeko komentu frantziskotarra da. Plazan zundaketa arkeologikoa egin ondoren (izan ere, gune arkeologikoa izan zitekeela uste zuten), Alfontso Printzearen Kuartelaren hondakinak, XIX. mendekoak, eta San Frantziskoko Komentuaren hondakinak aurkitu ziren. Azkenik, indusketan eta espazio hori herritarrentzat berreskuratzeko lanetan urteak eman ondoren, Bilboko Udalak, Berreginen Museoaren bitartez, herritarrei aukera emango die San Frantziskoko lehengo Komentuaren hondakinez gozatzeko, irailetik aurrera egongo baitira ikusgai.

Aztarnategi arkeologikora egindako bisita gidatu horiekin, Berreginen Museoak zein museoaren patronoek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, nabarmendu nahi dute leku horrek duen garrantzia, bai ondarearen zein historiaren ikuspuntutik.

Aztarnategia bisitatu ahal izango duten lehenengoak Bilbo Zaharreko auzotarrak izango dira. Irailaren 21ean, gehienez 20 pertsonaz osatutako taldeetan eta lau txandatan (11:00etan, 12:00etan, 17:00etan eta 18:00etan), lehen aldiz sartuko dira 2.000 m2tik gorako leku estali horretara, eta gunearen ikusgarritasunaz gozatu ahal izango dute. Lehenengo bisitara joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, 944150231 telefonora deituta edo Berreginen Museoko harreran (San Frantzisko kalea 14).

Beraz, Bilbok historiaz jositako bisitak egiteko aukera emango duen beste espazio kultural bat dauka. Urritik aurrera, hala nahi dutenek, San Frantzisko komentuko aztarnategia bisitatu ahal izango dute. Bilboko Berreginen Museoak kudeatuko ditu bisita horiek.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest