Bilboko Berreginen Museoak talentuz beteko ditu Bilbo Zaharreko kaleak, Manuel Balsa “El Ruso” Aire Libreko IX. Akuarela Lehiaketarekin

Bilboko Berreginen Museoak Manuel Balsa “El Ruso” Aire Libreko IX. Akuarela Lehiaketa antolatu du. Bertan, pintura maite duten pertsona interesdun guztiek hartu ahal izango dute parte: haurrek zein helduek.

Aurten, lehiaketaren helburua da “Bilbo Zaharreko eta San Frantziskoko hiri-paisaia” eta bertako eraikin, plaza, parke eta bazterrak ondoen islatzen dituen obra aurkitzea. Horretarako, parte-hartzaileek beren trebetasun tekniko eta artistiko guztiak erabili ahal izango dituzte, lehiaketaren gune izango den hiri-inguruari buruzko gaiari lotuta, betiere.

Maiatzaren 30etik ekainaren 2ra bitartean(egun biak barne) eman ahal izango da izena, Bilboko Berreginen Museoan: Mirasol Kondearen kaleko 2. zenbakian, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara. Era berean, lehiaketaren egunean bertan (ekainaren 3an) ere eman ahal izango da izena, Bilboko Berreginen Museoan, 08:30etik 10:00etara. Artista bakoitzari frogagiri bat emango zaio lehiaketa egunean aurkeztu beharko duena eta ez da onartuko epez kanpo izena ematerik.

Euskarria (taula eta akuarela-papera) 08:30etik 10:00etara bitartean zigilatuko da, San Frantzisko kaleko 14. zenbakian.

Zenbait sari egongo dira: Manuel Balsa “El Ruso” 1. saria: 1.000 €

                                        Manuel Balsa “El Ruso” 2. saria:   500 €

                                        Manuel Balsa “El Ruso” 3. saria:   250 €

                                        Umeen sari berezia

                                        Berreginen Museoko marrazketa-ikastaroko ikasleen sari berezia.

Pintura maite duten guztiak animatzen ditugu jendetsua izatea nahiko genukeen ekitaldi honetan parte hartzera.

Informazio gehiago nahi izanez gero, lehiaketaren oinarriak Museoaren webgunean kontsultatu ditzakezue.

LEHIAKETA

•           Eguna: larunbata, ekainak 3

•           Ordua: 8.30etatik 13.30etara

•           Izen-emate aurretik

             San Francisco,14: 946790255