Ostegun honetan (martxoaren 30ean), Belvedereko Gorputz-enborra izango da Bilboko Berreginen Museoko “artelana bere testuinguruan” zikloko hitzaldiko protagonista

Programak, hilean behin, Museoko bildumako piezak aztertzen ditu, doako hitzaldi eta bisita gidatu baten bidez.

Michelangelo, Rubens, Turner, Rodin eta Picasso dira egile ezezaguneko eskultura honetan inspirazioa hartu duten artistetako batzuk.Hitzaldi baten eta bisita baten bitartez (otsailaren 30ean, osteguna, 18:00etan, doako sarrerarekin), pieza horren erreferentzia artistiko eta historikoak aztertuko dira

Bilbon, 2016ko martxoaren 29an. Ostegun honetan, martxoaren 30ean, Belvedereko Gorputz-enborra izango da hitzaldiko obra gonbidatua.Mota honetako jarduerei esker, Bilboko Berreginen Museoko bilduman dauden piezak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.Era berean, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia nabarmendu behar ditugu, beraiek baitira museoko babesleak, eta, hortaz, museoak gauzatutako proiektu guztiei emandako babesa eskertu nahi diegu.Hitzaldiak doakoak dira, eta 18:00etan hasiko dira.

Oraingoan, Itziar Martijak Belvedereko Gorputz-enborra aztertuko du. Eskultura horren inguruko datu ugari falta dira, adibidez, Vatikanoan zein urtetan sartu zen; Klemente VII.aren aitasantutzaldiaren amaieran edo Paulo III.aren hasieran izan omen zen.

1.500 urte inguru dituen pieza hau Andrea Bregno eskultorearena zen, eta Belvedereko Cortilen bildutako antzinako obra klasikoen bilduman sartu zen.Izen hori, Belvedereko Gorputz-enborra, patioan zuen kokapenagatik jarri zioten.

Aurkitu zutenetik, garai guztietako artisten eredu eta inspirazio iturri bihurtu zen.Michelangelo, Rubens, Turner, Rodin eta Picasso artistek muskulatura sendo honen eragina izan zuten.

Interpretaziorako dauden pista eskasak direla-eta, garai guztietako adituek teoria ugari sortu dituzte obraren ikonografiari eta adierazpideari buruz.Heraklesetik Mariasera edo Polifemotik Prometeora, askotarikoak izan dira interpretazioak. Azken ikerketen arabera, eskulturak Ayax Telamonio edo Ayax Handia heroi greziarra irudikatzen du, bere buruaz beste egin aurretik.Troian kausa greziarraren babesle nagusietako bat izan zen Ayax, baina Ateneak zigortu egin zuen, eta burua galarazi zion Akilesen hileta-jokoetan.Arrazoia berreskuratutakoan, lotsak eta desohoreak oinazetuta, bere buruaz beste egin zuen, Hektorrek oparitu zion ezpataz.

Hitzaldiaren osagarri gisa, ibilaldia eskainiko da Museotik. Modu horretan, zuzenean aztertu ahal izango da eskultura hau, eta Bildumako beste pieza batzuekin duen lotura estilistikoa edota tematikoa ikusi ahal izango da.

Museoa berriro ireki zeneko 10. urteurrena dela-eta, ‘Artelana bere testuinguruan’ programa, 2008ko apirilean abiarazi zena Michelangeloren ‘Moises’ harturik protagonistatzat, Bildumako piezarik enblematikoenak errepasatzen ari da, 2016ko irailetik. Zikloa Museoaren programazioko erreferenteetako bat izatera heldu da jada; izan ere, sendotu egiten du Museoaren alderdi pedagogiko eta kulturala.

Bilboko Berreginen Museoa 2006ko azaroan berriz ireki zen oraingo egoitzan (Mariaren Bihotza eliza izandakoan, alegia), eta Bizkaiko hiriburuko museorik antzinakoenetakoa da.Duela 80 urte sortu zen, eta bere generoko onenetakoa da, ikusgai dauden erreprodukzioen aukeraketagatik eta kalitateagatik.

“OBRA BERE TESTUINGURUAN” ZIKLOA

•           Eguna:osteguna, 2017ko martxoaren 30a

•           Ordua:18:00

•           Lekua:San Frantzisko 14

•           Doako sarrera; ez da aurretik erreserbatu behar.

Museoaren ordutegi orokorra:

•           Asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.

•           Igandeetan:10:00etatik 14:00etara

•           Itxita:astelehen eta jaiegunetan.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest