Bilboko Berreginen Museoa dantza-pista handi bilakatuko da ( Datorren igandean, martxoaren 12an)

Datorren igandean, martxoaren 12an, eskulturen artean Swing jardunaldi batez gozatzeko aukera izango da.

Berreginen Museoa eta Bilboko Swing Side konpainia arduratuko dira erritmoa Bilbora ekartzeaz asteburu honetan.Museoa hartzen duen Mariaren Bihotza Eliza Swinga (1920. hamarkadaren amaieran Estatu Batuetan sortutako musika-generoa da) nagusi izango den gunea bilakatuko da, eta bertako lanek musika-akordeak eta dantzarien urratsak zainduko dituzte.Bertaratutako guztiek Swing Museoan! egitasmoaz gozatzeko aukera izango dute, 11:30etik 13:30era. Doako jarduera izango da, eta hilean behin errepikatuko da.

Nahiz eta XX. mendearen hasieran duen jatorria, swingetik datozen dantzek erabateko gaurkotasuna dute.Ez da dantza bat soilik; izan ere, atzean komunitate eta osagai sozial zabala dago, eta, bertan, jendea musikaren eta dantzaren bidez partekatzen eta komunikatzen da.

Swing Museoan! egitasmoa swing musika dantzatzeko eta sustatzeko gauzatu da, baina baita dantza bere habitatetik eta testuingurutik ateratzeko ere. Kalean jarri nahi da, edota, kasu honetan bezala, museoan; eta, hortaz, pertsonak, artea, musika eta dantza elkartzeko eremu komuna aurkitu.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest