Bilboko Berreginen Museoak, bere artelanekin maiteminduta, oso modu berezian ospatuko du San Balendin eguna

Bilboko erakundeak “Erraietako” bisita aurkeztuko du otsailaren 14an, 18:00etan, dauden maitasun mota guztien aldeko defentsa eginez, egun hau ospatzeko

Bilboko Berreginen Museoaren asmoa da otsailaren 14an, San Balendin egunean, munduan dauden maitasun mota guztiak protagonista izatea Museoan, 18:00etatik aurrera. Horregatik, “Erraietako” bisita berezia aurkeztuko du, zeinetan, erakundearen artelanak erabilita, maitasunaz hitz egingo den ikuspuntu guztietatik: guraso eta seme-alaben artekoa, neba-arreben artekoa, aberriarekikoa, bikotekidearekikoa... Era horretan, Sileno eta Dioniso umearen eskultura eta Daviden eskultura izango dira jardunaldiko protagonistak.Bisita honek zertzelada txiki batzuk eskainiko ditu, maitasunaren gaian oinarrituta Berreginen Museoak prestatu duen hurrengo erakusketaren inguruan.Ez ezazu galdu doako jarduera hau egiteko aukera, eta ospatu ezazu maiteminduen eguna modu desberdin batean, erromantikoenak ere liluratuko dituen leku paregabean: Mariaren Bihotza elizan.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest