Harremanerako datuak

Museoa XIX. Mendeko Mariaren Bihotza elizan kokatuta dago, San Frantzisko kalean. Hiru solairu eta sotoa ditu, baita kalera ematen duen terraza txiki bat ere. Azken hau eraikuntzaren atzealdean dago, eliza zaharraren buruan.

Behe-solairua antzinako tenpluaren erdialde eta hegaletako nabeek osatzen dute eta Museoaren bildumako artelan adierazgarrienez inguratutako areto argitsua da. Bertara, eskumako albotik, beste bi pisu azaltzen dira galeria modura, multzoaren paregabeko ikuspegia eskainiz.

Aipatutako eremu guzti hauek danak multzoan edo banan-banan alokatu daitezke. Eremua, guztiz irisgarria da, eta gainera, mota askotariko ekitaldiak gauzatu ahal izateko beharrezko diren zerbitzu guztiak ditu.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest